Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Astragalo ontziaren arazoak;

eren @ 01:42

Kratondar berriek Ktesifonera bidalitako kolonizazio ontziaren izena Astragalo zen, ontziaren kapitaina Mesius. Mesius goiz esnatu zen azken aldian lo ezinik zebilen, misioa Iksosetik irten zenetik ontziaren buruzagitza zuen bigarren gizona zen, bere aurretik Parviz kapitaina izan zen baina bihotzekoak jo eta bidaiaren hogeitazazpigarren urtean hil zen, arazorik ez bazen Mesius izango zen ontzia Ktesifonera iristerakoan kapitain oraindik.

Esan bezela Mesius goiz esnatu zen, zaila da espaziontzietan eguna razionalki banatzea, ontzi guztiko argitze sistemak argiaren intentsitatea aldatzen zuen gauez argia ahulagoa zelarik baina Iksosen bizitzea nolakoa zen gogoratzen zuten guztiek faltan botatzen zuten eguzkiaren argia. Malkoak izaten ziren jendeak memoria bankuan gordetako pelikulak ikustean pantailan egunsenti eta ilunabarrak ikusten zituenean. Akademiatik irten zenean espazioan bizitzea atsegina izango zela pentsatzen zuen Mesiusek, hogeitamabost urte beranduago, ez zitzaion hain atsegina iruditzen hala ere. Jendeak bidaiaren zati luzeena lozorro kimikoan igarotzen zuen, bizpairu aldiz esnatzen zituzten badaezpada edo osasun testak burutzeko baina mantenimendu sistema eta ontziaren gidatze sistemaren arduradunek ezin zuten lorik egin.

Astragalok bimilia laurehun eta hamasei bidaiari zituen, horietako bimila berrehun eta laurogeitahemezortzi lozorroan zirne gainontzeko ehun eta hemezortziek bizia espazioan galduko zuten.

Mesiusek eskua luzatu zuen kamaroteko argia pizteko, argia nabaritu bezain laister erlojuak ordua xuxurlatu zuen "Goizeko 6:37ak dira". Hotz zen ohetik kanpo, espaziontziaren gune bizigarrietako batazbesteko temperatura hamar gradutakoa zen, energia aurreztu beharra zegoen! Ahal bezain azkar jantzi zen. Logelak ez zuen lehiorik baina paretean kanpoko izarrak erakusten zituen lehio pantaila zuen, mantsokiro baina denbora pittin bat izarrak begiratuz egon ezkero mugitzen ari zirela nabari zitekeen. Bainugelara joan zen langunearen ondoan zegoena. Ez zuen inor ikusi bidean zela, pasagune luzeetan zehar joan zen isil eta pentsakor. Bainugelara iritsi zenean Aman mekanikariarekin egin zuen topo, lotara joan aurretik laneko arropak eranzten zebilen. Elkar agurtu zuten.

Tripulazioko kideek egunean behin bainatzeko baimena zuten soilik. Mesiusek arropa erantzi zuen berriz ere eta kabinan sartu zen. Inkonszienteki kabina aktibatzeko botoia sakatu zuen eta konturatzeko sapoidun ur txorrotadek busti zuten, besoak altxatu zituen besazpia ere garbitu zedin. Hamasei segundu eskasen ostean txorrota eten zen. Ilea pareteko makinak eskuratutako sapoiarekin igurzteko hogeitamar segundu zituen. Ilea igurtzi eta ur garbiaren txorrotada jaso zuen hamar segundu. Aire beroaren korrontea hasizen orduan. Airea sapaiko zulotxo batzuetatik irteten zen nahiko bortitzki. Badaezpada komeni zen kabinaren alde bietan zeuden eskulekuei eustea. Minutu erdi bat beranduago kanpoan zen garbi eta lehor. Bere takilara joan zen eta uniformea jantzi zuen ez zuen bizarra moztuko.

Espaziontziaren jangelara joan zen. Gaueko txandako sukaldariak ziren han oraindik jangela txanda aldaketarako prestatzen.

Erantzun bat »

Ber-ber — 2008-05-21 - 09:53:16 GMT 1

Polito zegok historiatxo hau,heutsi gogor!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>