Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gurasoak datoz bisitan;

eren @ 00:10

Argiurte anitzera dauden bi planeten artean gertatzen den bezela Ktesifonen ez zuten Iksoseko gatazkaren berri izan handik hogeitamasei urterarte, uhin elektromagnetikoek bi planeten arteko bidea egien zuten arren. Gudu hori izan zen Ktesifonen globalki jarraitu zen lehen kanpoko mezua, azken finean horrelako historioek nobela eta filmeek baino erakarpen handiagoa dute benetan gertatuak baitira; imaginatu lurrazpian bunker bat eraiki eta bertan hogeitamasei urte pasatzen dituzuela eta bapatean gainazalera itzuli eta barnean egon zarenetik burutu den berri emanaldi oro entzuten duzula, antzekoxea zen Ktesifondarren zirrara.

Egunero berri emanaldietan Iksosetik jasotako azken berriei buruzko laburpenak izaten ziren, irratian eztabaidak izaten ziren eta planetan zehar kirol ekitaldi batetako ikusleen antzera ikusleak Kratondar Berrien jarraitzaileen eta Mefistoarren aldekoen artean banatu ziren. Axaleko erreakzio honek ordea ez zuen Ktesifoneko erlijio nagusia aldatu, Mefistoarrak ziren nagusi, ez zen egia esan koloniako bigarren belaunalditik aurrera inongo arrasto Kratondarrik.

Ezer ikusgarririk gertatzen ez zen aldietan, bake aldietan edo, kanpoko berrien jarraipenak behera egiten zuen baina beti izaten zen erasorik, beti bataila eta hildakoen zerrenda amaigaberik. Hona emen laburpen moduko bat:

-Gerraren hasieran Kratondarrek berebiziko konkistak burutu zituzten, Mefistoar gehienak jazarri, heuren erlijioa inposatu eta planetaren hiru laurdenen kntrola lortu zuten, ur gezaren %95aren kontrola barne. Mefistoarrek Iksotar Askeen Gobernua eratu zuten ipar poloko lautaden inguruan. Lehen urte horietan Ktesifona iritsi zen informazio gehiena Kratondarren propagandaz kutsatua zen.
-Aliatesen semea hil eta Makedak gobernuaren buruzagitza lortu zuenean hogeitabost urte ziren iada gerrate zibila amaitu zenetik eta Kratondarrengan biguntze bat izan zen Mefistoar gobernuarekin negoziazioetan hasi zirelarik. Gobernuaren ahulezia dela eta Kratondarren ejertzituko buruzagi Flabiusek estatu kolpea jo eta Makeda eta bere sendi guztia, Aliates beraren oinordekoak, exekutatu zuen. Gerra izan zen Kratondarrenean.
-Mefistoarrek etsaiaren ahuleziaz baliatuz ur erreserba anitz zituen eskualde bat hartu zuten eta piskana piskana Iksotar Askeen Herriak kolpea itzultzeko prestatzen hasi zen izurrite batek zartatu zituen orduan. Ejertzitu Kratondarrak asmaturiko arma biologiko batek Mefistoarrak zapaldu zituen baina bere asmatzaileen zoritsarrerako Kratondoarren artean ere gaitza zabaldu zen.
-Gaitza kontrolatu zenerako bi alderdiak ia akabaturik zeuden, Iksosek biztanleriaren %65a galdu zuen. Bi alderdiek 70 urte iraungo zituen bake ituna sinatu zuten.
-Kratondarren artean errepresioa nagusitu zen artean Mefistoarrenean berpizkunde teknologiko eta kultural bat izan zen azkenean tregoa ahutsi eta eraso bortitz bat burutu zuten. Kratondoarren biztanleriak erasotzaileak barnetik lagundu zituen eta horrela amaitu zen Kratondoarren agintea. Kratondoarrak handik zenbait urtera galdu zuten azken bataila eta espazioan zehar barreiatu ziren bi ontzi kolonizatzaileetan, bi ontzi horietako bat Ktesifonerako bidean zelarik, 250 urte inguru ziren Aliates jaio zenetik.

Ekbatana - alpha 14.956.902 - Gunaira

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>