Lehen gudu jainkotiarra;
Ktesifongo lehen historiako bilakaera alde batera uzten badugu jo dezagun kolonia hontako historiako gertakari zirraragarrienetako batera. Goizago hala beranduago izaten da planeta orotan, posible den arren ez dut salbuespenik ezagutzen, gerraren bat. Gizakien baitan ote da gudua eta sarraskia, krudeltasuna, odola, urruneko erasoak, gorpuz gorpuko borroka. Gu androideok gizakien pareko sentimenduak ditugubaina ez ditgu oraindik ondoegi ulertzen gizakiengan diren argi-iluntasun ukitu horiek, gu habilagoak gara gauz gehientsuenetan sormen ahalmenean ezik baina ez dugu biolentziara jotzeko joera hain sustraiturik (askok, eta hitzegingo dut horri buruz aurrerago, kontrakoa badio ere). Joko dut ere aurrerago bi bizi formen arteko ezberdintasunak azpimarratzera. Kolonien lehen milurtean edo ez da izaten gatazka nabarmenik, boterea lortzeko borrokaren bat, errekurtsoen banaketaren inguruko hika-mikak, propietate pribatuen mugak... baina denbora pasa ahala koloniako gizartea konplexuagotu ahala beste moduko eztabaidak sortzen dira. Hiri bakarretik bi hiri nagusi izatera pasatzen da eta ondoren gehiagora eta handik planeta bizpairu lurralde administratibo ezberdinetan banatzera... Ktesifonen ezzen banaketen eta bestelakoen inguruko batailarik, arlo hontan Ktesifon salbuespena izanen da, gatazkaren jatorria Ktesifongo kasuan planetatik kanpo zegoen, jatorrizko Iksoseko metropolian.
Iksosek Artajerjes II.a espaziontzia bidaltzearekin batera eta planetak biztanleak bateraturik manten zitzakeen helburu gorenik ez zuenez aspaldi alde batera utziak ziren hika mika erlijiosoetara itzuli zen. Alde batetik Mefistoarrak zeuden eta bestetik Kratondar Berriak. Kratondar Berriak buruzagi erlijioso gazte baten esanetara bilduriko talde txiki eta itsuraz baketsua zen. Mefistoarrak ziren gehien eta Mefistoarra zen ere planetaren gobernua baina Kratondoarren buruzagi berriak heuren doktrina eta kondaira guztiak bildu zituen eta esahera zahar Kratondoarrak biltzen zituen liburua idatzi zuen, buruzagi honi Aliates esaten zaio eta liburu honen izena Alía dugu. Kratondoar Berrien itsura baketsua bazen ere gizarte sekretu baten moduan han eta hemen taldeak osatu zituzten, piskana piskana heuren fede eraberritua gizarte Iksotarrarreko pertsonaia eraginkorrenen artean zabalduz joan zen azkenean gobernu buru berak estatu kolpea jo, Mefistoarrak jazarri eta sekulako sarraskia burutu zuelarik. Mefistoar rak planetako Ipar polo inguruan bildu ziren eta bertan Kratondoarrei kolpea itzultzeko prestakizunak burutu zituzten, Mefistoar eta ateoek berrehun eta berrogeitamar urte behar izan zuten planeta osoaren kontrola berreskuratzeko, Kratondoarrak deuseztu zituzten orduztik ez da Iksosen Mefistoarren erlijioaz beste izan.
Mefistoarren eta Kratondarren arteko gatazka ez zen hala ere Iksos planetan soilik izan, Aliatesen biloba zen Makedak bere aitonak zabaldutako fanatismoari jarraiki Iksoseko gehiengoaren kontrola lortu zuenean fede eraberritua espazioan zehar barreiatzea erabaki zuen eta hiru ontzi kolonizatzaile presta zitzatela agindu zuen. Mefistoarrek boterera itzuli zirenean Alía-ren kopia oro suntsitu bazuten Epsilon sektorera bidalitako mezu-zundari esker Makedaren gobernuan zehar espaziora igorritako mensaia erlijiosoa jaso ahal izan da. Hiru espaziontzi kolonizatzaile horietatik bi soilik eraiki ziren, lehena Abdera izeneko planeta berri batera bidalia izan zen bigarrenak Mefistoarrek Iksos planetako gainazal osoaren kontrola berreskuratu zutenean alde egin zuen Iksosetik Ktesifonera bertan heuren fedea zabaldu nahiean. Bigarren kolonizazio espaziontziaren ondorioz izan zen Ktesifongo lehen guda erlijiosoa.
Ekbatana - alpha 14.956.901 - Gunaira

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »