Historiari jarraiki;
Planeta baten lehen kolonoei buruzko historiak, izkribu eta kondairak beti izaten dira dramatikoak, beti ageri da miseria, gogortasuna, lana. Kondairetan lehen biztanleak inongo eragozpenen aurrean amore ematen ez duten supergizonak dira. Ktesifonen kasua da hau ere. Ktesifongo kondairetako batean azaltzen zaigu lehenekoz Galiano. Indusketetan aurkitu den bezela bere benetako izena Gandas zen, Iksosetik iritsitako teknikari umezurtza. Gandas edo Galiano bidaian zehar ezkondu zen eta Ktesifona iritsi zenerako bazuen emazte eta bi semealaba edadea hirurogei urte ingurukoa zelarik. Ipuiek diotenez Ktesifongo lehen urtegia eraiki zuen. Lehen urtegi ura eraiki zuenekoa oso zihurra ez bada ere (indusketetan azaldu den urtegi zaharrena bi mende beranduagokoa litzateke). Urtegiaren kontu horri esker edo Galiano izan zen Ktesifongo lehen gobernu egonkorraren buru.
Ktesifonen aurkitu den eraikin zaharrena komunikaziorako pabilioi bat izan da, aspaldi harriz harri desegin zuten eta Ektbatanara eraman, han da oraindik ere, belardi baten erdian, mezugintzako fakultatearen kanpoan.
Iksosen Artajerjes ontzi kolonizatzailetik bidalitako mensai zenbait gordetzen da oraindik, disko hastun erraldoi batzuetan aurkitu dira bai eta Ktesifongo lehen gobernuak Iksosera bidalitako titaniozko kapsula bat. Gaur egun kapsula bera soilik kontserbatzen bada ere ba omen zituen barnean kolonia berriari buruzko lehen berriak: Hiri bat fundatu zutela (Artajerjes ontziaren omenez) eta hasi zirela iada lurren banaketarekin.
Eren - alpha 14.956.900 - Gunaira

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »