jarraituz...
Gandas logela txikiko ohean etzan zen, malkoek burutu zuten iada kanporako bidea. Oraindik Iksosetik alde egin izanaren damu ez bazen ere laister damutuko zela uste zuen. Tamalez berandu zen atzera itzultzeko, espaziontziaren bizi baldintzen zaintza sistemaren arduradun izango zen Iksosen sistematik alde egin bezain laister, ordurartean aproximazio taldeak zuen ontziko atal guztien ardura.
Ohearen ondoan pareteko kontrol panelerko botoi bat sakatu zuen, ontziko irratiaren sintonia entzun zuen lehenekoz;
"Irten ginenetik hamasei ordu igaro dira; Ez ahaztu, guztiek ikasi bezela ontziaren aktibitatea etzidamu hasiko dela eta ordurartean bidaiariek ez dutela euren bidai-solairuetatik irten behar.
Jarraian Askatasun Itunaren irakurketa entzun ahal izango duzue:
-Iksos planeta zerutarrak, historia gloriotsuak, Iksoseko herriak eta halabeharrak eskaini bezela Artajerjes ontziaren tripulazioari eta heuren oinordekoei Ktesifon mundu berrian heuren arbasoen legeei jarraiki lurren banaketa burutzeko ahalmena egozten..."
'Beti berdin, gizakiak burokrazia barreiatzen du espazioan zehar bere beste asmakizun guztiekin batera!' Pentsatu zuen Gandasek. Gizakiak handik hona daramatzan bekatu eta birtuteei buruzko erreflexioari ekin behar zionean gelako ataskaren txirrinak errealitatera itzularazi zuen. Atea ireki zen kanpoan gizon beltz altu bat teknikari uniforme zikin bat jantzirik zuela zegoen:
-Gandas izanen zara zihurrenik, ez al da ala?
-Ba, .. Bai, noski!
-Zure beharra dugu, matxura bat izan da aire berrikuntza sisteman!
--- ---

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »