Lehen idatztartea;
Planeta zaharra espaziontziko lehiatilean txikiagotzen ikusi zuen; anezkak espazioportu orbitaleraino gainazaletik igo zuenean ez zuen oraindik bere arbasoen lurraldea sekula berriro ikusiko ez zueneko sentsaziorik. "Bihar edo etzi pentsatuko dut ' Atzo oraindik Iksosen nintzen' baina oraindik guztiak arruntegia dirudi, isiltasuna nabari da nire bidaikideen artean" esan zion bere buruari aurreko egunean, orain bera zen isilik, bera zen triste begietatik malkorik irteten ez bazitzaion ere. Haseran abiada ez zen handiegia, planetak bere hortan jarraitzen zuela zirudien, gero, piskana, abiada hartu ahala, planeta urruntzen joan zen, bi egun igaroko ziren izarrekin nahasten hasi harte baina iada ilargi baten tamainakoa zirudien.
Gandas bere gelaskara itzuli zen, bikoterik gabe bidaiatzen zuen biaiari eskasetakoa zen, azken finean teknikaria zen. Gandas ez zen inongo exiliatu politiko ez eta abenturazalerik. Gandas umezurtza zen eta teknikari trebea, lagun gutxi batzuez gain ez zuen Iksosekiko lotura berezirik, agian hori dela eta aurkeztu zen bolondres.
Espaziontziaren izena Artajerjes zen eta berrehun eta berrogeitamar bat urteko proiektuaren ondorioa zen, Kratondoarren errebolten ostean argi zegoen planetak gerra zibilean ez erortzeko erlijioaz beste helburu gorenik behar zuela. Goizago hala beranduago gizarte aurreratu guztiek jotzen dute kolonia bat hartzera eta Ktesifon zen kolonia hura. Hiru misio errobotiko bidaliak ziren iada Ktesifona terraformazio prozesua ekin eta sustratu biologikoa garatzera. Urte guzti horietan proiektua behin baino gehiagotan kolokan egon bazen ere alde egin zion azkenik Artajerjesek Iksoseko grabitateari eta hemezortzi argiurteko bidea zuen hogeitamar urte inguruan burutzeko.
-- --

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »