Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Galianoren leinua;

eren @ 01:23

Ktesifon eta Ekbatanaren bateratzearen aurrekoak azter ditzagun, hau da, nolakoa zen inperio aurreko Ktesifon?

Ktesifon Iksos planetaren kolonia bat zen kolonia gehienen antzera bere metropoliaren zeinuak oinarri zituela hauekiko zenbait desberdintasun garatu zituelarik. Iksos planeta Seta deritzan konstelazioan dagoen planeta da eta kolonia bat eratu zuenez garatua behar zuen oso. Gaur egun Iksos zentru industrial garrantzitsu bat dugu baita ere. Iksosen jatorria ez dago oso argi bere fitxategi gehienak duela 5000 urte inguru gertaturiko gerrate zibil batean galdu baitziren. Ktesifon kolonizatu zuen Iksos nolakoa zen hala ere imagina dezakegu gaurdaino iritsi zaizkigun arrastoengatik. Iksos planetaren urtea 0,95 urte estandar dira, batazbesteko tenperatura 291ºK eta berebiziko ezetasun maila du bere gainazalaren erdia estaltzen duen itsaso eta laku sare gezen ondorioz. Gaur egun Iksosek bi hiriburu ditu, bi estatuk osatua baitago, Ipar poloko eskualdean Abdera eta gainantzeko lurraldeetan (ekuatorea barne) Bisos; Ktesifon fundatu zenean ordea Iksos estatu bakarreko planeta zen eta Bisosetik irten ziren Ktesifonerako expedizioak.

Ktesifonek bi ezaugarri nagusi hartu zituen bere metropolitik: erlijioa eta gobernu sistema.

Erlijio aldetik Iksosen bata bestearekin etengabeko hika-miketan zebiltzan bi erlijio zeuden, Mefistoarrak alde batetik espazioko materia bizigabe oro izaki goren bat osatzen zuela ziotenak eta bestalde Kratondarrak Hotz eta Bero izeneko bi jainko nagusi existitzen zirela ziotenak. Hotz eta Beroren arteko borrokaren ondorio zen guztia eta jainko nagusi bi horietako bakoitzak bere gorte eta azpijainko kuadrilla berezia zuen. Espazioan zehar bidaiatzeko ahalmena duten gizarte gehienetan bezela bi erlijioekin batera ateo talde txikiak bazirela uste da. Ktesifonera joandako kolono gehienak Hotz eta Beroren jarraitzaileak ziren eta belaunaldi bietan edo Kratondaren esana Ktesifongo erlijio bakar bihurtu zen.

Iksoseko gobernu sistema errepublika alaniarra zen errepublikaren buruan bi agintaridun hamar epaileren batzarra zegoelarik; batzarreko kideak parlamentu bakar batek izendatzen zituen. Legeen arabera batzarreko kideak ezin dira politikariak izan eta urte askotako lanaren ostean izenon eta zuhur fama lortu duten profesionalak izan behar dute (legeek hala dioten arren salbuespen ugari izan da). Beraz errepublika alaniarra izan zen Ktesifongo lehen gobernu sistema.

Bi ezaugarri hauez gain Ktesifongo historian eragin gehien izan duen sendi baten aurrekaria iritsi zen Bisosetik Ktesifonera, dinastia luze baten fundatzaie hau Gandas zeritzan gizasemea zen.

Eren - alpha 14.956.893 - Gunaira

Aldendu gara azkenik sistema likitz hontatik, Ekbatanarako bidean gara behingoz berriro ere egi baino gezur gehiago idatzi ondoren. Kronista hitzak iada ez du inongo errespeturik merezi, zerbait egin behar hala ere sistema osoko gainbehera iristen den artean.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>