Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Inperio zaharra;

eren @ 00:29

Inperio zaharraren hasiera duela 3200 urte inguru kokatzen da. Zehatz mehatz 13.790.045 data da inperio zaharraren sorreraren data ofiziala (Bada benetako inperioa bi mende beranduago sortu zela dioen historialaririk). Zer gertatu zen egun hartan? Bada giza historian lehen aldiz sistema ezberdinetan zeuden bi planeta aldi berean agintzen zituen instituzioa eratu zela.

Haseran ofizialki kolonia guztiak Ur planetaren kontrolpean zeuden. Laister ordea distantzia dela eta koloniek independentzia derrigorrezkoa zutela ikasi zuten, Ur planeta mitikoa zen guztien iturri eta kultura guztien jatorri baina ez zuen bere aginduak betearazteko herramintarik, argiurteak luzeegiak ziren. Espazio bidai arinen ezintasuna zela eta koloniak konkistatzeko arrazoiak asko murriztu ziren. Helburu nagusia jatorrizko planetan toki eta errekurtsorik ez zuen biztanleriaz libratzea zen. Beste helburuetako bat zientzia eta esplorazioa izan zen, jatorri zientifiko eta esploraziozkoa duten koloniak eskasak badira ere badira hamarren bat behintzat. Kolonoen tripulazioek planeta berriarengan erabakiak hartzeko eskubidea egozten zien dokumentuak jasotzen zituzten, ''askatasun itun'' izenez ezagutzen dira dokumentu hauek. ''Askatasun itunak'' jatorrizko planetek heuren kolonoen lurrak kontrolatzeari uko egiten ziotela zioen, horren truk kolonoek jatorrizko planetaren moldeko gobernu eta sistema ekonomikoa ezartzea sinatzen zuten. Kontratu moduko honen betetzea bermatzeko instrumenturik ez zen arren kolonoek gehienetan jatorrizko gizartearen antzekoa eratzen zuten erlijioa bereziki mantentzen zelarik. ''Askatasun itunek'' komunikazioak mantentzeko protokoloa ere zeahzten zuten hala nola kolonian buruturiko aurkikuntzak metropolira igortzeko konpromezua.

Gauzak horrela koloniak oso nohizean behin sortzen ziren eta asko eta askok ez zuten bi mende baino gehiago irauten. Bi mendeetako epea irauten zuten kolonia gehienek ordea indartsu bilakatu ziren zenbaitek beren kolonia propioak eraikitzen zituztelarik, horrela hasi zen inperio zaharra.

Gaur egun ia biztanlerik ez duen Ktesifon planetak errekurtso asko zituen, teknologia aurreratua eta urtez urte haziz zihoan biztanleria. Ktesifon aurreratua zen eta kolonia bat sortzeko garaia heldu zitzaion. Urte ugari planeta aproposaren bila igaro ondoren berebiziko aurkikuntza burutu zuten, bazen handik gertu beste izar sistema bat, argiurte erdira, eta sistema horrek bazuen bizia sustenga zezakeen planetarik, planeta honi Marduk izena egotzi zioten, gaur egun Ekbatana izenez ezagutzen dugun planeta hain zuzen. Bata bestearengandik urbilen dauden planeta bizigarriak ditugu baita gaur egun ere. Kasualitatez bi planeten arteko bidea urte bete baino denbora laburragoan burutu liteke eta beraz Ktesifonek ez zien kolonoei ''askatasun itunik'' eman, horren ordez Ktesifonen alboko planeta konkistatzeko ejertzitu bat eratu zen, Ktesifongo gobernuari leiala izango zena eta independentziarik desiratuko ez zuena.

Baziren lehenago bi planeta zituzten gobernuak, sistema berean bizia manten dezaketen bi planeta aurki baidaitezke baina oroar bi planeta horietako baten baldintzak ez dira erosoak izaten eta horrelako bigarren planetei ez zaie sekula etekin handiegirik atera. Ekbatanaren kasua ordea bestelakoa zen oso, Ktesifon bera baino hobea zirudien errekurtso gehiagorekin, planeta urtarra zen, hau da, azaleraren gehiengoa urez estalia zen jatorrizko Ur planetaren antzera.

Ktesifon eta Ekbatana planetak izan ziren, gobernu bera izan zuten sistema ezberdineko lehen planetak, eta biak inperio zaharraren muina eratu zuten.

Sinibisgo II. ilargia - alpha 14.956.890 - Gunaira

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>