makina biziak;
(jarraipena)
Galaxia erdia nahiko sakonki meatu den arren ez da oraingoz jatorrizko planetan oinarria duen biziaz beste bizirik aurkitu, hau da sistema biologiko bakarra ezagutzen da. Sistema biologiko bakarra ezagutzeak ez du bizi forma bakarra ezagutzen denik esan nahi, bestelako bizi horiei bizi forma logikoak deritzaie.
Inteligentzi artifizial garatua lehen espazio bidai luzeekin batera azaldu zen, zihurrenik Ur planetan edota lehen kolonietako batean. Lehen makina bizi horiek, kontrobertsia izugarria izan da beti makinei bizi adjetiboa egozterakoan, izaki bizidunen nerbio sistemak simulatzeko programaturiko superkonputagailuak ziren. Kondairen arabera behin eta berriro agindu ostean itzaltzeko agindua betetzen ez zuen superkonputagailu bat izan zen lehen logikoa, tradizioz Gilgames izen mitologikoa egozten zaio lehen makina bizi horri. Gilgamesen ostean izakien beste koalitate eta eginkizunak betetzen zituzten makinak azaldu ziren. Gizakia eredutzat hartuz zirkuitu biologikoak garatu ziren gaur ni neu bezelako prozesu zentru anitzen konexio bidez funtzionatzen duten androide zibernetikoak ahalbidetuz. Izaki logikoak oso garrantzitsuak izan dira planeten terraformazio eta kolonizatzean izaki bizidunek beharrezkoa duten ingurunea sortzera bidaltzen baitira.
Nire antzeko lehen izaki logikoak duela 3500 urte inguru asmatu ziren.
Sinibis - alpha 14.956.887 - Gunaira

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »