...
(jarraipena)
Lehen espazio bidai eta koloniekin sortu zen bada gaur egun mezugintza izenez ezagutzen dugun zientzia. Milurte zenbaitetan espaziontzien abiadura argiarenera urbiltzen joan zen eta bidaiariek geroz eta argiaren abiaduratik urbilago bidaiatzearen ondorioak jasan zituzten helmuga jotzen zutenean diskrepantzia tenporalek espaziontzien abiadarekin bat gora egin baitzuen. Duela 3000 urte inguru aintzinako teknologiaren azken urteetan espaziontziak 0,9c abiadaraino iritsiak ziren abiada hauek mantendu eta hauts interestelarraren igadura ekiditeko beharrezkoak diren teknika eta makinak asmatu zituztelarik. Gaur egungo ikuspuntutik aintzinakoak gurpil karratuak zituen gurdi bati tiraka zebiltzala dirudi, teknologikoki aurrerapauso itzelak burutu bazituzten ere ez zuten eredu fisiko bateratutik haratago ikusterik, gizakia Ur planetatik irten zenetik erabilitako sistema bateratuaren preso ziren alegia.
Duela 3000 urte espaziontziak lehen bidaietan baino askoz azkarragoak baziren ere sistemen arteko aldea ikaragarria zen oraindik eta gizakiaren espazioan zeharkako hedatzea kaotikoa zen oso. Ur planetaren arrastoa galdua zen iada, koloniek kolonia berriak eratu zituzten eta hauek kolonia gehiago, gizateria galaxiaren zati txikito batean edatutako nukleo batasun gabeetan bizi zen. Kalkuluen arabera duela 3000 urte baziren iada 400-600 kolonia inguru bakoitzak beste 10 kolonien berri soilik zuelarik gutxi gora behera (badira salbuespenak noski baina oraindik goiz da horietaz hitzegiteko).
Fiskikaren arloan gizakia estankaturik bazen ere bada beste puntu bat non gizakiak asko aurreratu zuen: Robotika;
Sinibis - alpha 14.956.886 - Gunaira
(Sinibisen gara azkenean, anezkatik irten gara behingoz! Sistema kaxkar hontako laugarren planetak ez du inongo baliorik, kolono gutxi batzu bizi dira soilik, tropek erdia edo hil dituzte iada. Kronista guztiek uste genuen bezela benetako gatazkatik urrun mantentzen gaituzte, garrantzi gabeko kanpaina arrakastatsuek morala goratzen dute baina horrek ez du gerrarekin zerikusirik; zer gertatzen ote da Leoigo sektorean?)

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »