Aurrekariak,
I -- LEHEN ATALA, inperio berriaren aurrekoak;
a)Biziaren jatorritik inperio zaharreraino;
Nola ekin gaurdaino iritsi zaigun historiaren ariaren bidea kontatzeari? Bada gizakiaren jatorriaz hitzegiten has gintezke. Oso argi ez dakigun arren, jakin badakigu planeta urtarrak ezagutzen dugun jarraipide biologiko bakarra sustengatzeko gai direla eta beraz bizia ur anitz zuen planeta batean hasi zela esan dezakegu. Jatorrizko planetari ''Ur'' deritzaio zihur dakigun gauz bakarra urtarra zela baita.
Bada jatorrizko planeta bat baino gehiago dela dioenik, horrelako teoriak zahar askoak diren arren argumentu indartsu bat bada teoria hauen kontrakoa, ezagutzen ditugun izaki guztiek, baita landareek ere informazio genetikoa kodifikatzeko sistema bera darabilte, espiral formako proteina kate luzeak alegia. Zilegi litzateke horrelako sistema planeta batean baino gehiagotan hastea.
Aurreko bi datu horiez gain, hau da planeta urtarra zela eta bakarra gainera, ezer gutxi esan dezakegu honi buruz. Teoria ugari da, asko idatzi izan da gai honi buruz, indusketa arkeologikoetan aurkituriko giza arrasto zaharrenak galaxiako hiruzpalau zonaldeetan daude guztiak epsilon kuadrantean gure sistemako elebazio handiena duten planetetan alegia. Epsilon kuadrantean legoke beraz Ur planeta, hala ere galaxiaren zein koadrantean dagoen jakitea ez da aparta, galaxia hain itzela baita!
Ktesifon (Eren) - alpha 14.956.884 - Gunaira
(Kteifonen jarraitzen dugu bihar goizean harri nazkagarri hontatik alde egin eta laugarren planetara joateko asmoarekin, tropek burutu dituzte beharrezko sarraskiak, frontea ikuskatzeko garaia iritsi zaigu antza denez!)

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »