Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bigarren planetatik!

eren @ 02:00

Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, ez da gertatzen gure aldizkarietan irakur daitekeen gertakari heroikorik, kronista guztiek gezur apropos bat adostu ondoren guztiek gai beraren inguruan gezur txikiagoak asmatzen ditugu zuhaitzaren enborrari adar eta adaxkak hazten zaizkionean bezela errealitatearen luzakinak eraikitzen ditugu. Gezur horiek asmatzeko zorian gara orain. Bene benetako harriskutik urrun gara eta hala ere segurtasun neurriak zorrotz bete nahian edo anezkako kapitainak argi guztiak itzali ditu, bai eta beharrezkoak ez diren zirkuituak moztu, ez dut paranoia hau sekula ulertuko.

Kronisten manipulazioa ez da beti gaurkoa izan hala ere, nire adinekoek jakin badakite aintzina gauzak oso bestelakoak zirela, noski, inperio berriaren lehen urteak ziren, ilusioz beteak. Urte luzeetako kaosaren ostean gizon bakar baten agindupean galaxiaren zortziren hontan bakea nagusitu zen. Salamasar-ren tronuratzearen oroitzapenik ez dut iada. Garai hartan bizirik negoen, nire izatearen lehen aroaren erdialdean; oroitzapenik ez dudan arren gorderik ditut garai hartako kronikak eta idazki guzti horietako zenbait nireak direlakoan nago. Gogorra izaten da noizean behin memoria ustu behar izatea!

Ktesifon (Eren) - alpha 14.956.883 - Gunaira

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>