makina biziak; 2008-04-10 GTM 1 @ 01:30
eren —(jarraipena)
Galaxia erdia nahiko sakonki meatu den arren ez da oraingoz jatorrizko planetan oinarria duen biziaz beste bizirik aurkitu, hau da sistema biologiko bakarra ezagutzen da. Sistema biologiko bakarra ezagutzeak ez du bizi forma bakarra ezagutzen denik esan nahi, bestelako bizi horiei bizi forma logikoak deritzaie.
Inteligentzi artifizial garatua lehen espazio bidai luzeekin batera azaldu zen, zihurrenik Ur planetan edota lehen kolonietako batean. Lehen makina bizi horiek, kontrobertsia izugarria izan da beti makinei bizi adjetiboa egozterakoan, izaki bizidunen nerbio sistemak simulatzeko programaturiko superkonputagailuak ziren. Kondairen arabera behin eta berriro agindu ostean itzaltzeko agindua betetzen ez zuen superkonputagailu bat izan zen lehen logikoa, tradizioz Gilgames izen mitologikoa egozten zaio lehen makina bizi horri. Gilgamesen ostean izakien beste koalitate eta eginkizunak betetzen zituzten makinak azaldu ziren. Gizakia eredutzat hartuz zirkuitu biologikoak garatu ziren gaur ni neu bezelako prozesu zentru anitzen konexio bidez funtzionatzen duten androide zibernetikoak ahalbidetuz. Izaki logikoak oso garrantzitsuak izan dira planeten terraformazio eta kolonizatzean izaki bizidunek beharrezkoa duten ingurunea sortzera bidaltzen baitira.
Nire antzeko lehen izaki logikoak duela 3500 urte inguru asmatu ziren.
Sinibis - alpha 14.956.887 - Gunaira
... 2008-04-09 GTM 1 @ 00:35
eren —(jarraipena)
Lehen espazio bidai eta koloniekin sortu zen bada gaur egun mezugintza izenez ezagutzen dugun zientzia. Milurte zenbaitetan espaziontzien abiadura argiarenera urbiltzen joan zen eta bidaiariek geroz eta argiaren abiaduratik urbilago bidaiatzearen ondorioak jasan zituzten helmuga jotzen zutenean diskrepantzia tenporalek espaziontzien abiadarekin bat gora egin baitzuen. Duela 3000 urte inguru aintzinako teknologiaren azken urteetan espaziontziak 0,9c abiadaraino iritsiak ziren abiada hauek mantendu eta hauts interestelarraren igadura ekiditeko beharrezkoak diren teknika eta makinak asmatu zituztelarik. Gaur egungo ikuspuntutik aintzinakoak gurpil karratuak zituen gurdi bati tiraka zebiltzala dirudi, teknologikoki aurrerapauso itzelak burutu bazituzten ere ez zuten eredu fisiko bateratutik haratago ikusterik, gizakia Ur planetatik irten zenetik erabilitako sistema bateratuaren preso ziren alegia.
Duela 3000 urte espaziontziak lehen bidaietan baino askoz azkarragoak baziren ere sistemen arteko aldea ikaragarria zen oraindik eta gizakiaren espazioan zeharkako hedatzea kaotikoa zen oso. Ur planetaren arrastoa galdua zen iada, koloniek kolonia berriak eratu zituzten eta hauek kolonia gehiago, gizateria galaxiaren zati txikito batean edatutako nukleo batasun gabeetan bizi zen. Kalkuluen arabera duela 3000 urte baziren iada 400-600 kolonia inguru bakoitzak beste 10 kolonien berri soilik zuelarik gutxi gora behera (badira salbuespenak noski baina oraindik goiz da horietaz hitzegiteko).
Fiskikaren arloan gizakia estankaturik bazen ere bada beste puntu bat non gizakiak asko aurreratu zuen: Robotika;
Sinibis - alpha 14.956.886 - Gunaira
(Sinibisen gara azkenean, anezkatik irten gara behingoz! Sistema kaxkar hontako laugarren planetak ez du inongo baliorik, kolono gutxi batzu bizi dira soilik, tropek erdia edo hil dituzte iada. Kronista guztiek uste genuen bezela benetako gatazkatik urrun mantentzen gaituzte, garrantzi gabeko kanpaina arrakastatsuek morala goratzen dute baina horrek ez du gerrarekin zerikusirik; zer gertatzen ote da Leoigo sektorean?)
(jarraipena) 2008-04-07 GTM 1 @ 15:42
eren —Ur planeta non den alde batera uzten badugu argi dago bertatik irteteko gizakiak industria eta teknologia garatu zituela eta espazioan zehar zabaldu zela. Espazio bidaien hastapenetan zihurrenik sistemen arteko bidaiak gizakien bizi osoa ziruauen bidaiarien seme edo bilobek helmugako planeta kolonizatzen zutelarik. Lehen koloniek ez zuten ia inongo kontakturik jatorrizko metropoliarekin. Denbora luzez kolonia eta metropoliek bata bestearen komunikazioen ondarrak jasotzen zituzten besterik ez, hau da planetek heuren sateliteekin buruturiko komunikazioetarako igorritako seinaleak jasotzen zituzten hauek igorriak izan eta handik hamarren bat urtera. Noski noizehan behin mezu zuzenak igortzen zituzten heuren artean gortesiazko agurrak eta antzekoak, bata besteari buruzko informazioa etab. Hala ere mezua bidaltzerakoan erantzuna iristerako hogei edo berrogei urte pasako zirenez komunikazio hauek ez ziren sekula arinak izango.
Eren - alpha 14.956.885 - Gunaira
Aurrekariak, 2008-04-07 GTM 1 @ 00:10
eren —I -- LEHEN ATALA, inperio berriaren aurrekoak;
a)Biziaren jatorritik inperio zaharreraino;
Nola ekin gaurdaino iritsi zaigun historiaren ariaren bidea kontatzeari? Bada gizakiaren jatorriaz hitzegiten has gintezke. Oso argi ez dakigun arren, jakin badakigu planeta urtarrak ezagutzen dugun jarraipide biologiko bakarra sustengatzeko gai direla eta beraz bizia ur anitz zuen planeta batean hasi zela esan dezakegu. Jatorrizko planetari ''Ur'' deritzaio zihur dakigun gauz bakarra urtarra zela baita.
Bada jatorrizko planeta bat baino gehiago dela dioenik, horrelako teoriak zahar askoak diren arren argumentu indartsu bat bada teoria hauen kontrakoa, ezagutzen ditugun izaki guztiek, baita landareek ere informazio genetikoa kodifikatzeko sistema bera darabilte, espiral formako proteina kate luzeak alegia. Zilegi litzateke horrelako sistema planeta batean baino gehiagotan hastea.
Aurreko bi datu horiez gain, hau da planeta urtarra zela eta bakarra gainera, ezer gutxi esan dezakegu honi buruz. Teoria ugari da, asko idatzi izan da gai honi buruz, indusketa arkeologikoetan aurkituriko giza arrasto zaharrenak galaxiako hiruzpalau zonaldeetan daude guztiak epsilon kuadrantean gure sistemako elebazio handiena duten planetetan alegia. Epsilon kuadrantean legoke beraz Ur planeta, hala ere galaxiaren zein koadrantean dagoen jakitea ez da aparta, galaxia hain itzela baita!
Ktesifon (Eren) - alpha 14.956.884 - Gunaira
(Kteifonen jarraitzen dugu bihar goizean harri nazkagarri hontatik alde egin eta laugarren planetara joateko asmoarekin, tropek burutu dituzte beharrezko sarraskiak, frontea ikuskatzeko garaia iritsi zaigu antza denez!)
Bigarren planetatik! 2008-04-06 GTM 1 @ 02:00
eren —Ktesifon Ishtar sistemako bigarren planeta da, ilargirik gabeko planeta, ia bizirik gabeko harria. Anezkak atzo hartu zuen lur, atzo itzali genituen argi gehienak, argi berdexka horiek ezik. Kronistak, agintaritzaren baimena dutenak behintzat, tropen atzetik ibiltzen dira kanpainak hasten direnean, hau da retaguardian. Aspergarriena zera izaten da, gehienetan, beti egia esan, ez da gertatzen gure aldizkarietan irakur daitekeen gertakari heroikorik, kronista guztiek gezur apropos bat adostu ondoren guztiek gai beraren inguruan gezur txikiagoak asmatzen ditugu zuhaitzaren enborrari adar eta adaxkak hazten zaizkionean bezela errealitatearen luzakinak eraikitzen ditugu. Gezur horiek asmatzeko zorian gara orain. Bene benetako harriskutik urrun gara eta hala ere segurtasun neurriak zorrotz bete nahian edo anezkako kapitainak argi guztiak itzali ditu, bai eta beharrezkoak ez diren zirkuituak moztu, ez dut paranoia hau sekula ulertuko.
Kronisten manipulazioa ez da beti gaurkoa izan hala ere, nire adinekoek jakin badakite aintzina gauzak oso bestelakoak zirela, noski, inperio berriaren lehen urteak ziren, ilusioz beteak. Urte luzeetako kaosaren ostean gizon bakar baten agindupean galaxiaren zortziren hontan bakea nagusitu zen. Salamasar-ren tronuratzearen oroitzapenik ez dut iada. Garai hartan bizirik negoen, nire izatearen lehen aroaren erdialdean; oroitzapenik ez dudan arren gorderik ditut garai hartako kronikak eta idazki guzti horietako zenbait nireak direlakoan nago. Gogorra izaten da noizean behin memoria ustu behar izatea!
Ktesifon (Eren) - alpha 14.956.883 - Gunaira
Espazio anezkan noala! (sine ira et studio) 2008-04-03 GTM 1 @ 01:06
eren —
Espazio anezka zaharrak gogoko ditut, espazio anezka eta espaziontzietan bizi izan bainaiz aspaldidanik, metalezko xafla eta hodiak ni eta espazio beltz hutsaren artean besterik ez, soinurik iragaten uzten ez duen espazio isil hori! Bortitzkeri ugari da sektore hontan azkenaldian, eraso eta bonbardaketek nire amaiera propioa gertu dela gogorarazten didate; nire zirkuituetako korrontea ahula da iada, ez dute nire osagaiek konponbiderik, ez eta bizitzen jarraitzeko gogorik, bizirikoa izkribatu nahi dut, bizirikoa margotu eta koloreztatu espazioan aldi batez sikira kontserba dadin... nadin... gaitezen azken finean!
Beno, baten batek zioen bezela sine ira et studio!
Eren - alpha 14.956.881 - Gunaira

Zabaldu
del.icio.us