Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2008

Fedegabetasuna, galtzea...

eren 30/05/2008 @ 00:06

Fedegabea zen, ez zuen iada ikasitakoan sinisten.

"Zergatik sinismen behar hau ordea? Nire barrumbeetako zein zokoti datorkit sinistu nahi hau? Sinistu nahi dut eta hala ere... hala ere." - dio Mesiusek bere buruari goizeko lehen errezua entzuten duen artean - "Inbidia diet" dio besteei begira, guztiak begiak itxirik dituzte eta errezua murmuriatzen dute mantra luze baten antzera, ia hipnotikoki "bene benetan inbidia diet, badirudi hain garbi ikusten dutela mundua, hain zihur daude heuren kausaren zuzentasunaz,... ba al da zuzen edo okerrik? Zein da nire zioa? ... zerbaitek ukituko banindu sikira, norbaitek hartu eta gidatuko banindu..."

Samina da Mesiusengan, bere buruarekikoa, gorroto du hain luze sinismen eta superstizioetan galdurik egon izana baina faltan bota du jainkoaren laguntza, "Hala nahi du jainkoak..." "Jainkoaren sormena da..." "Jainkoak gidatuko gaitu Ktesifona..." erantzun programatu horiek hain dira erosoak, hain zuri eta utsalak, faltsuak, zikinak, ustelak... Erabilgarriak dira hala ere, unibertsoko plazeborik eraginkorrena dugu erlijioa, alprojaren koalitate hobeenak azaleratzen dituena "Zertarako?" .

Errezua bukatu da kaperan, ''goizeko'' txandakoak beren postuetan dira iada, egun berria hasi da, eguzkirik gabeko beste egun bat, aurreko egun guztien antzeko egun bat; Aurreko guztien antzekoa? Agian ez...

Astragalo ontziaren arazoak;

eren 19/05/2008 @ 01:42

Kratondar berriek Ktesifonera bidalitako kolonizazio ontziaren izena Astragalo zen, ontziaren kapitaina Mesius. Mesius goiz esnatu zen azken aldian lo ezinik zebilen, misioa Iksosetik irten zenetik ontziaren buruzagitza zuen bigarren gizona zen, bere aurretik Parviz kapitaina izan zen baina bihotzekoak jo eta bidaiaren hogeitazazpigarren urtean hil zen, arazorik ez bazen Mesius izango zen ontzia Ktesifonera iristerakoan kapitain oraindik.

Esan bezela Mesius goiz esnatu zen, zaila da espaziontzietan eguna razionalki banatzea, ontzi guztiko argitze sistemak argiaren intentsitatea aldatzen zuen gauez argia ahulagoa zelarik baina Iksosen bizitzea nolakoa zen gogoratzen zuten guztiek faltan botatzen zuten eguzkiaren argia. Malkoak izaten ziren jendeak memoria bankuan gordetako pelikulak ikustean pantailan egunsenti eta ilunabarrak ikusten zituenean. Akademiatik irten zenean espazioan bizitzea atsegina izango zela pentsatzen zuen Mesiusek, hogeitamabost urte beranduago, ez zitzaion hain atsegina iruditzen hala ere. Jendeak bidaiaren zati luzeena lozorro kimikoan igarotzen zuen, bizpairu aldiz esnatzen zituzten badaezpada edo osasun testak burutzeko baina mantenimendu sistema eta ontziaren gidatze sistemaren arduradunek ezin zuten lorik egin.

Astragalok bimilia laurehun eta hamasei bidaiari zituen, horietako bimila berrehun eta laurogeitahemezortzi lozorroan zirne gainontzeko ehun eta hemezortziek bizia espazioan galduko zuten.

Mesiusek eskua luzatu zuen kamaroteko argia pizteko, argia nabaritu bezain laister erlojuak ordua xuxurlatu zuen "Goizeko 6:37ak dira". Hotz zen ohetik kanpo, espaziontziaren gune bizigarrietako batazbesteko temperatura hamar gradutakoa zen, energia aurreztu beharra zegoen! Ahal bezain azkar jantzi zen. Logelak ez zuen lehiorik baina paretean kanpoko izarrak erakusten zituen lehio pantaila zuen, mantsokiro baina denbora pittin bat izarrak begiratuz egon ezkero mugitzen ari zirela nabari zitekeen. Bainugelara joan zen langunearen ondoan zegoena. Ez zuen inor ikusi bidean zela, pasagune luzeetan zehar joan zen isil eta pentsakor. Bainugelara iritsi zenean Aman mekanikariarekin egin zuen topo, lotara joan aurretik laneko arropak eranzten zebilen. Elkar agurtu zuten.

Tripulazioko kideek egunean behin bainatzeko baimena zuten soilik. Mesiusek arropa erantzi zuen berriz ere eta kabinan sartu zen. Inkonszienteki kabina aktibatzeko botoia sakatu zuen eta konturatzeko sapoidun ur txorrotadek busti zuten, besoak altxatu zituen besazpia ere garbitu zedin. Hamasei segundu eskasen ostean txorrota eten zen. Ilea pareteko makinak eskuratutako sapoiarekin igurzteko hogeitamar segundu zituen. Ilea igurtzi eta ur garbiaren txorrotada jaso zuen hamar segundu. Aire beroaren korrontea hasizen orduan. Airea sapaiko zulotxo batzuetatik irteten zen nahiko bortitzki. Badaezpada komeni zen kabinaren alde bietan zeuden eskulekuei eustea. Minutu erdi bat beranduago kanpoan zen garbi eta lehor. Bere takilara joan zen eta uniformea jantzi zuen ez zuen bizarra moztuko.

Espaziontziaren jangelara joan zen. Gaueko txandako sukaldariak ziren han oraindik jangela txanda aldaketarako prestatzen.

Bigarren idaztartea;

eren 05/05/2008 @ 00:54

KTESIFONGO MEZUGINTZA DEPARTAMENDUA

Lau terdiak ziren Ktesifongo ordutegian eta Zifr-k lo hartu zuen aulkian ordenagailuaren pantailaren aurrean, ez zuen gauz handirik egiteko, aspaldi ez zela Iksosetik mezurik jasotzen eta gainera aspaldi ez zela kode berririk espazioko uhinetan. Mezugintza departamenduko bi kideetako bat zen aste hartan eguneko txanda zuena hain zuzen.

Ezpainartetik listu tantatxo batek ihes egin zuen, lehiotik eguzki errainu epelek aurpegi erdia berotzen zioten, egun lasai eta aspergarria zen, pantaila aurrean lo egiteko eguna. Listu tanta masailetik behera zihoala esnatu zen Zifr, gogoko zuen nahigabe lo hartzea, gogoko zituen ordue erdiko lo kuluska horiek. Eskuaren atzealdearekin tantoa lehortu zuen eta gero galtzetan igurtzi zuen listua garbitzeko. Lehiotik begiratu zuen.

Orduan eta begiaren iskinarekin pantailan ohartxo dizdirati bat nabaritu zuen, mensaia deszifraezinen seinalea! Gurpiltxodun ahulkiaren palankatxoari eragin eta egokiro prestatu zen informazio berria aztertzeko, nohizean behin izaten alarma faltxurik eta ez zuen ilusio tristezia bihurtzerik nahi.

Ohizko protokoloa burutu zuen, memoria agatxoetako bat hartu zuen eta mezuaren kodea bertan gorde, informazioa eskuan zuela alboko gelaskara joan zen, han zen konputagailu bereziak mensaia azter zezan. Aire akondizionatuak hotzikara eragin zion ordenagailu zentralaren gelaskan sartu zenean, argi zuria piztu eta kopiatzeko agindua sakatu zuen. Pantailan lana egiten hasia zeneko mezua ikusi eta handik minutu erdira pantailan irudi dardarti bat nabaritu zen, bideo mensaia noski!

Irudiei filtro logiko abar aplikatu zien irudiek galdutako informazioaren ondorioz hainbeste hutsune erakuts ez zitzaten, zorionez kodea behin eta berriz errepikatzen zen errepikapen guztiekin hutsune ia guztiak bete ahal izan zirelarik, argi zegoen urrutira bidalitako mensaia zela, hare gehiago argi zegoen prezeski Ktesifonera bidalia izan zen mensaia bat zela, ez zen espazioan hainbat mende edo milurte igaro ostean Ktesifonera iritsitako uhin galdu orietako bat.

Informazioa guztiz konpaktatu eta antolatu zenean irudia pantailara itzuli zen baina oraingo hontan argi eta garbi.

Edadeko emakume bat zen erdian eskubian bi gizonezko zeudelarik, ezkerrean Kratondarren ikur zenzutabe horietako bat, jakintzaren zeinua omen zen. Emakumeak horrela zioen:

"Ktesifongo gobernuari mensaia, LAGUNTZA..."

-- --